XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Berriak egunka
Astezken, urriaren 15 an.

Aldi huntan ere Clemenceau nausitu zakote.

Beraz bozer buruz gira, eta anhitz boz motari buruz.

Depututuak berritu behar ditugu, andanarik handiena aspaldian egin beharra zitakeen; berritu behar ditugu herrietako kargudunlantak, gero zenaturrak, kontseilu jeneralekoak, eta Arrondisamendukoak.

Clemenceau-k zion boz horiek deputatuenetarik hasiko zirela.

Baia! Ikhusiko diuk?.

Eta deputatuek hor hasten dautzute kalapita bat, eta nolakoa?.

Anhitz deputatuek boz horiek ez dituzte gero batere berantetsiak?.

Alabainan horietarik frango sabeletik minez daude.

Badakite gerla demboran zer arizanak diren, eta orai boz emailen beldurchko dira.

Deputatu zarreria guzia hitzartu da Clemenceau-ri oldartzeko, eta hasi zaizko: Hik lehenik deputatuak berritu nahi?.

Guk lehenik herrietako kargulantak nahi hautatu.

Ba hiza?.

- Ba, banuk.

Eta hor hasten zaura Briand, sugea bezen legun, deputatu zar guzien alde, eta gaizo zaharraren kontra.

Hori duka? dio zaharrak! Zer ziezte ziek hemen?.

Aspaldi huntan eziezte gero batere deputatu.

Beraz lehenik deputatuak berri edo ni kampo.

Saltsaren erdian uzten zituztet.

Ba eta hirur ehun eta hogoi eta lau deputatuek berhehala: zaude zaude denak zuk nahi bezala.

Doidoia ehun eta hogoi eta hamabi zaizko kontra agertu.

Ortzegun 16 an.

Ez gero erresumatik kampo abia sakelak diruz betheak.

Urhe eta zilhar erresumatik kampo erremaitea ez da haizu, urhe eta zilhar horiek frantsesak ez izanik ere.

Hatzemana litakeenak baluke hilabethe batetarik bi urthetaradinako presundea, eta amanda aldiz ehun liberetarik bost mila liberetaradino.

Erran gabe doha urhea eta zilharra ere gal lituzkeela.

Lege hori ez da berria; laur urthe baditu, bainan aiphatzen dugu orhoit zaitezten eta.

Orobat ministroaren baia gabe, erresumatik kampo bakhotchak paperetan mila libera baino gehiago ez dezake ereman, gehiagoren beharra balu ere.

Lege hori egina dela urthe eta erdi.

Beljikan omen dute hau baino ere lodiagoko beste haitz bat.

Orotan bederatzi metreren itzulia du, bainan barnea osoki hutsa.

Erregek ez du nahi haitz horiek den gutiena ere mozkint ditzaten.

- Ogia urthetik urthera gutizen ari zaukula diote.

Mila bederatzi ehun eta hamalauan Frantzian bildu ginuen hiruetan hogoi eta hamasei mii eta bost kintal.

Chaz aldiz hiruetan hogoi eta bat miliun lau ehun eta hogoi eta hamabost mila, zortzi ehun eta berrogoi kintal.

Eta aurthen?.

Berrogoi eta zortzi miliun, lau ehun eta hogoi eta hemezortzi mila, ehun eta hiruetan ogoi eta hamar kintal.

Eta gobernamenduak ez badu laboraria orai baino lagutzenago urthe laburrik barnean Frantzia ogi bihirik gabe dukegu.

Larumbate 18 an.

Batean hobeki dela, bestian gaizkiago dela, ez dakigu zer sinhets.

Nortaz mintzo giren badagizui arauz?.

Eta Wilson-ez.

Orai ez dugu gehiago deus erranen edo sendo artio edo hil artio.

Ez dea hala?.

- Orai Alemaniarekin egin bakhearen phunduak dauzkaten paperetan, Jainkoaren izena ez zinezake hatzeman aldiño bat ere.

Ez ahal beitu guti orri egiten.

Halarik ere ez dea ahalgegarri erresuma giristinoetako aintzindariak hoin tatalak errelijionearen gainean?.

Ameriketan bi zenatur hari dira Jainkoaren izena ezarrarazi beharrez aiphatu paper horietan.

Onhartaraziko dutea?.

Ez dakigu.

Bainan gure zenaturrek ez lizakete ez holako balentria bat egin.

Gu bethi gaizkigo lehen, eta oneko azken.

- Hau ere jendez trufatzea da haratik! Egun hotan gara batean trein baten guait zaudelarik, zer ikhusten dute?.

Trein haren burdin mandoa bera heldu, trein bihi bat ere gabe.

Bidean galduak omen zituen.

Mando horren ibil arazleak etzirela ohartu bidean zer galdu zuten?.

Hustu Piarres!.

- Painlevé deputatuari erran dakote orai bi urthe aphirilaren hamaseieko oldar hura hak geldi arazi zuela alemanari dolu eginez.

Nivelle jeneralaren gain eman nahi ukhan du, bainan ez beitzen hala?.

Foch-i zer dioen; eta hunek: Nivelle aitzina juaiterat utzi balute gerla hamasei hilabethe lehenago irabazia ukhanen ginuela.

Hea beraz Painlevé zar horrek zer achola zuen gure soldado maitez.

Igande 19 an.

Ortzegunean Parisen zen phesta eder eta hunkigarria?.

Montmartre-ko eliza berriaren sakratzea zen.

Eliza eder hori Frantzia guziak egina da Jesusen Bihotz Sakratuaren ohoretan.

Hiruetan hogoi eta hamarreko gerlaren ondotik, Pariseko kardinale achaphezpikuiak botu egin zion Jainkoari, Frantzia beiratu zuelakotz eskerren emaiteko Jesusen Bihotz Sakratuari eliza eder bat eginen zakola.

Frantziako lege egilek botu hori onhartu zuten, eta orai eliza egina bezela da.

Zombat eta zombat miliunen lana egin behartu zeen, ez dakigu.

Bainan lan hori bururatua da.

Eliza horren sakratzeko Aita Sainduak bere ordain igorri du Erromako kardinale aiphatuenetarik bat.

Karkua.

Zoin eder ahal zen!.

Astelehen 20 an.

Gauza guziak khario eta jendek zernahi chahutzen.

Badakizuia Parisen nor diren aberasten ari?.

Aztiak.

Zer nahi irabazten omen dute.

Eta azti horietarik othe da anhitz?.

Hogoi-ta hamabost mila Parisen bakharrik.

Alabainan errelijione gutiago eta superstizionea handiago.

Bainan hemen gaindi ere ez othe da zozo horietarik frango?.

Abitaine hortan nor ez dabila?.

Josep zenak ondokoak utzi ditu eta gu eskualdunak omen gira horien guzien hazleak.

Zer hirriak egiten daizkutena!.

Handik jalgi eta batzu ari dira: Denak hala hala erran zaiztan.

Ene erritasuna errotik ezagutu zautan.

Ez da gaitz? Oro aintzinera zuhaurrek erranak zinaizkon eta? Nola bada? Nola?.

Etziuztea barne batean sar arazi?.

Gero choratua, han alde guzietarat so zinaudelarik, emazte bat jin zautzu beizik eta hasi zautzu zure osagarriaz dena galde.

Oro orratzetik hari jakin dituenean, gizona heldu zautzu beizik eta uste baino gehiago beste batzuekin egon behartu zakola, othoi barkhatzez.

Bazeramatza bere barne hartarat, han foltsua miatzen dautzu, eta dar dar zuk emazteari erran hek berak errepikatzen daitzu.

Eta nola jakinak zituen etzautzu gogoratu ere.

Etzira ohartu emaztearekin mintzo zinen barne haren beste aldean zela aztiaren barnea, trenkadura oihalez zela eta zure miriku famatua mintzo zinelarik barrandatzen zinituela.

Gaizo zozoa!.

Astearte 21 an.

Ori, hola ariz Frantziako zorrak etzaizku ttipituko.

Kampoko erresumetan hemezortzi miliarren gauza erosirik gaude urthatsez geroz, juanden urthean baino lau miliarrena gehiago.

Eta erresumatik kampo zonbatena saldu dugula? Lau miliarrena.